Gobernuz kanpoko erakundeak eta antolatutako gizarte zibila, Arartekoaren ustez, euskal gizartearen arazoen begiak eta belarriak dira. Haien informazioari esker, jardunak hasten ditu ofizioz eta politika publikoen ebaluazio egokiagoa egiten du Arartekoak. Horregatik, erakunde honek beti nabarmendu izan du erakunde horiek eta boluntarioek modu konprometituan eta eskuzabaltasunez egiten duten lan baliotsua.
Gizarte esku hartzeko hirugarren sektorea, une honetan, Euskadin pertsonen eskubideen gizarte sistemaren bideragarritasunaren zutabeetako bat da. Orain bizi dugun krisialdi ekonomiko eta sozialean inoiz baino argiago ikusten dugu haien lana zein garrantzitsua den. Era berean, inoiz baino babes publiko handiagoa behar dute haiek beren baliabide ekonomikoei eusteko, horiei esker esku hartzen baitute gizartean. Bidezkoa da hori aitortzea eta gizartearen eta erakundeen aurrean hala aldarrikatzea. Gizarteak eta erakundeek laguntza eman behar diete egunetik egunera eta trukean ezer eskatu gabe beren lanarekin gizartearen eta baztertuen edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen arazorik larrienak beren gordintasun osoan ager daitezen galarazten dutenei. Bazterketa gero eta zifra kezkagarriagoak lortzen ari da, eta gizarte-baliabiderik sekula jaso ez zuten pertsona askori eragiten ari zaie pixkanaka; horrela, eraldatzen ari da krisialdia piztu arte zegoen profila, hau da, pobrezia handian zeuden pertsonena.
Arartekoa pertsonek eta pertsonentzat asmatutako erakundea da, euskal administrazioak kontrolatzeko funtzioa herritarren arazoen arabera betetzen baitu. Horrek Arartekoak hiru planotan jardutea dakar:
• Salatutako administrazioak indarrean dagoen legeriaren arabera jardun duen egiaztatzea.
• Administrazioetan jardunbide egokia bultzatzea, herritarren eskubideei arreta hobea emateko eta tratu hobea eta eraginkorragoa emateko.
• Kasuan bitartekari lana egitea. Izan ere, askotan, administrazioak zuzen jokatu duen arren, gure esku hartzearekin, hurbileko tratua emanez, errealitatearen edo jardun den kasu zehatzaren ikuspegi ezberdina eskainiz edo araua modu malguagoan interpretatuz, pertsonen arazo zehatzak konpondu ahal izaten dira, edota berdintasun ezeko, babesik gabeko eta bidegabeko egoerak eragozten dira.
Eginkizun horiek bete eta lortu nahi diren helburuak lortu ahal izateko, gizarte-elkarteak ezinbesteko lankideak dira. Horrexegatik sustatzen dugu horiekin harreman jarraitua izatea.
2016. urtean erakundearekin bilerak egin dituzten elkarteak eta taldeak
2016. urtean, Arartekoak gizarte eragileekiko harremana zaintzen jarraitu du bere ohiko jardunean. Batez ere, egoera txarrean dauden pertsonei laguntzeko edo askotariko gizarte arazoak konpontzeko lanean aritzen diren elkarte, erakunde eta taldeekin: giza eskubideen aldeko taldeak, atzerritarrei, presoei edo baztertuta daudenei laguntzekoak, etxerik gabekoei laguntzekoak eta abar.
Urte hauetako esperientziak erakutsi digu, izan ere, erakunde eta talde ugari giltzarriak izan daitezkeela gure gizarteko sektore baztertuen edo oso ahulen eta Arartekoaren eta halako erakundeen arteko bitartekari lanetan; hala, beren eskubideen eta gatazkak konpontzeko bideen jakitunago egin ditzakete, beren aldarrikapenak adierazteko laguntza eman, administrazioei herritarrentzako zerbitzu arretatsua eman dezaten eskatu, eta, modu horretan, erakundeetan konfiantza handiagoa izateko eta gizarte kohesio handiagoa lortzeko modua egin.
Hala, 2016. urtean, Arartekoak lankidetza harremanak izan ditu, estuagoak edo ez hain estuak, honako elkarte, erakunde eta gizarte talde hauekin:
• ACABE Araba
• ACABE Bizkaia
• ACABE Gipuzkoa
• ADSIS fundazioa. Bestalde proiektua
• Afro elkartea
• Ai Laket
• Aldarte
• APDEMA
• APRREUS-Ekoiure
• Arabako abokatuen elkartea
• Arabako Gurutze Gorria
• Ardura
• Argilan-ESK
• Arrastalo
• Auzo elkartea
• Avifes
• Bakeola
• Betiko Gasteiz
• Bidesari
• Bilgune Feminista
• Biltzen
• Bizitegi
• Bizkaiko abokatuen bazkuna
• Bizkaiko Gurutze Gorria
• Bizkaiko Gurutze Gorria. Esku-hartze soziala
• Cáritas Bizkaia
• Cáritas Euskadi
• Cáritas Gipuzkoa
• CEAR Euskadi
• Demokraziaren aldeko epaileak
• DSBE plataforma
• EAPN (Pobrezia eta Giza Bazterketaren aurkako Europar Sarea Euskadin)
• ELA
• Elkartzen Bap
• Etorkintza
• Euskadiko emakume ijitoen elkartea
• Euskadiko Gurutze Gorria
• Euskadiko otso taldea
• Euskal kazetarien elkartea
• Fernando Buesa fundazioa
• Gao Lacho Drom
• Gernika Gogoratuz
• Gernikako Bakearen Museoa
• GIETIJE Ijito elkartea-Gipuzkoaren etorkizunerako ijito elkartea
• Gipuzkoako abokatuen elkargoa
• Gipuzkoako Gurutze Gorria
• Gizakia Helburu
• Gizarte hezitzaileen Euskadiko elkargoa
• Gizarterako
• Goiztiri
• Gurutze Gorria
• Harrera
• Hirukide
• Hizkuntz Eskubideen Behatokia
• Hondarribiko emakumeak
• Ijito elkarteen batzordea
• Ijitoen Idazkaritza fundazioa
• Ijitoen Kontseilua
• Industria ondarea babesteko elkartea
• Iresgi
• IRSE-EBI
• Jaizkibel konpainia
• Jolas eta Ekin
• Kalé Dor Kayikó
• Kaleratzeak stop desahucios
• Kriminolagiaren Euskal Institutua
• Lanbidek kaltetutakoen plataforma
• Leizaola fundazioa
• Loiola etxea
• Lur Gizen
• Munduko medikuak
• Noismart
• Sartu Araba
• SIDALAVA (HIESaren aurkako Arabako Herritar Batzordea)
• Solokoetxe ikastola
• SOS arrazakeria
• T4 elkartea
• TAT (Torturaren aurkako taldea)
• Unesco Etxea
• UNICEF
• Zazpigarren Alaba AE
• Zubia
• Zubietxe
• Zubiko elkartea
• Zurrumurrurik Ez sarea
Txosten honetako III. ataleko arreta publikoko kolektiboen arloetako ataletan, erakunde horiekiko lankidetzari buruzko erreferentzia zabalagoak daude.